XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bad Ausse, Mendi Hiletako herri tipiko bat, Alpes Babaroetan (Austria).

Suiza. Ez da Europan beste herririk Suizak bezainbat berezitasun eta kontraste eskaintzen duenik, desberdintasun morfologikoei begiratzen badiegu, hala nola hizkuntza, erlijio eta estatuak kontutan hartzen baditugu.

Europako erliebe menditsuena du.

Ifarmendebaldea Jura mendiak zeharkatzen du, eta Alpesetatik sakan edo depresio zentral batek bereziten du.

Hegoaldea Alpes mendi hesi handiak itxirik aurkitzen da, San Bernardo, Simplon eta San Gotardo iragan bideetatik irekia delarik, bakarrik.

Hogeita bi kantoietan zatiturik dagoen errepublika federal bat dugu Suiza.

Denen artean Konfederakuntza Helvetikoa osatzen dute, eta honen barruan hogeita bost errepublika ttiki aurkitzen dira, zein bere lege eta gobernuekin.

Herrialde guztiarekin zer ikusirik duen arazo inportanteak gobernu zentral batek ditu erabakitzen Bernatik.

Bi Kamara legislatibo ditu.

Arreta handienaz zaindu duen bake giroan eta joritasunean bizitzen jakin izan duen nazio bat dugu.

Horregatik da, izan ere, nazioarteko biltzar handien toki bilatuena.

Bertako 6 miloi biztanlek ez dute batasunik ez erlijio aldetik, ez arraza edo hizkuntza aldetik ere.

Hizkuntzarik mintzatuenak italiera, frantsesa eta batez ere, alemana ditugu.

Hiribura Berna da eta bertako hiri inportanteenak Zurich, Basilea eta Ginebra dira.

Herri ttiki menditsu honek, nekazaritza indartsurik gabeak, eta itsasora irtenbiderik ez duen honek, ekonomia mardula kreatu ahal izan du ganadutzari esker, abelgorriari batipat.

Esneki produkto industri indartsu bat du, gazta, gurina eta txokolatearena.

Industri produktoetan erlojugintza ere ahaltsua da benetan; Juran eta Ginebran aurkitzen da.

Industria metalurgikoa Ifarrean loratu da bereziki eta Zurich eta Basilea hirietan konkretuki; industri kimiko inportante bat erantsi behar zaio honi.

Turismoa oso desarroilatua aurkitzen da, neguko kirolek eskaintzen dituzten ahalbideagatik, batez ere.

Banku etxeak, bere aldetik, diru iturri guztiz baliogarriak dira Suizan.

Suizan turismoa industria eta artea, bi hauen arteko zerbait da eta herriaren pentsamoldearekin bat eginik dago, goazen herria handi ala ttiki izan, lautadan nahiz mendietan egon.

Paisajearen ederrak, hibarretako patxara eta kolortasun aberatsak egundoko erakuntza ahaleginetara eraman du herria.

Horregatik, hain zuzen ere, ezinezko da hitz gutitan Suizak eskaintzen duen ikuspegi edo panorama turistikoa ematea.

Nahi duenak negualdian elur kirola pratikatzeko pista apartak dituzten tokia izango du, hala nola udaldian toki hoietan beretan alpinismoa pratikatzeko eskalada toki bikainak.

Bakartasuna nahi lukenak Fuorneko Parke Nazionala guztiz ederra ere badu, laku ertz txundigarrietan atseden giroa.

Toki guzti hauek elkarren artean oso ongi loturik daude komunikabidez, ez bakarrik hurbil daudelako, baizik eta garraio zerbitzuak oso bikainak direlako.

Lelocle, erloju zentroetariko bat, suizar Juran.